Pribatutasun-politika honek azaltzen du nola tratatzen dituen zure datuak SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, indarrean den legediaren arabera, eta jakinarazten dizu, halaber, zer eskubide dituzun, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera (“DBEO”).
Eusko Jaurlaritzaren Enpresa-garapenerako Euskal Agentzia da SPRI, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren mendekoa.
SPRIrekin harremanetan jartzeko, bide hauek erabil ditzakezu:
Eskubide hauek balia ditzakezu:
Jakinarazten dizugu, bestalde, eskubidea duzula erreklamazioak aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, uste baduzu datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko legeria urratu dela.
SPRIk tratamendu-jardueren erregistro bat du, eta erregistro horretan zehazten dira arduradunak egindako tratamenduak eta oinarri juridikoari buruzko informazioa:
Tratamendu-jardueren erregistroari buruzko xehetasun gehiago behar izanez gero, beharra behar bezala justifikatuta, SPRIra jo dezakezu, 1. paragrafoan adierazitako edozein bide erabilita.
Gure helburua da datu pertsonalak beti modu egokian eta legearen arabera tratatzea, indarrean dauden datuak babesteko printzipioei jarraikiz.
SPRIk interes legitimoa oinarri hartuta egiten duen datu pertsonalen tratamenduan, arduradunak kontuan hartzen ditu eragindako pertsonen interesak, eskubideak eta askatasunak, eta, dagokion legeak eskatzen duen neurrian haztatzen ditu, behar den pribatutasunari ez diola eragingo bermatzeko.
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin, eta SPRIren datu-babeserako eta informazio-segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan jasotzen dira.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Aplikatu beharreko legeak betetzeko beharrezkoa den denboran gordeko ditugu zure datuak.
Zure datuak jada ez badira beharrezkoak jaso ziren helburu legaletarako, ezabatu egingo dira, datuak babesteko legeek agindutakoaren arabera.
Zure datu pertsonalak hirugarrenei eman diezazkiekegu; besteak beste, SPRI osatzen duten sozietateei (ikus https://www.spri.eus/es/quienes-somos/sociedades-del-grupo-spri), administrazio publiko eskudunei eta enpresa kolaboratzaileei. Azken kasu horretan, kontratu bidez bermatzen da jaso ziren helbururako bakarrik erabiliko direla datuok.
Datuak tratatzeko eta SPRIren kudeaketa egokia egiteko behar diren hornitzaileei ere eman diezazkiekegu datuok. Tratamendu-jardueren erregistroan zehazten da informazio hori.
Interesatuak eskubidea du jakinarazpen komertzialak bidaltzeko emandako baimena edozein unetan ezeztatzeko. Horretarako, aski du hori jakinaraztea, adierazitako edozein bitarteko erabilita, eta, zehazki, jakinarazpen komertzialekin batera agertzen den estekan sakatu, eta jakinarazpen komertzial elektronikoen bidalketa bertan behera uztea.
Webgunearen bidez edo zurekin ditugun komunikazioen bidez jasotako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu, eta konpromisoa hartzen dugu horiek isilpean gordetzeko, aplikatu beharreko legedian ezarritakoaren arabera.
Litekeena da pribatutasun-politika hau eguneratu behar izatea. Horregatik, aldizka berrikusi egin behar duzu; ahal bada, webgunera sartzen zaren bakoitzean, bildutako informazio-motari eta tratamenduari buruzko informazioa behar bezala jasotzeko. Webgunearen oinean aurki dezakezu.
Azken aldiz, 2019/02/25ean eguneratu zen